lunes, 28 de marzo de 2011

Tortura Nonahi



Hemen usten dizuegu Berri Txarrak taldeak atera zuen abesti zahar bat, maketa diskarena. DISFRUTAU!!!!!!!

ARTZAI ETA KARLOS.

lunes, 21 de marzo de 2011

miércoles, 16 de marzo de 2011

Berri txarrak Oihu



haien berri onak gure berri txarrak direlako
haien ametsak guretzat amets-gaiztoak direlako

oihu egin nahi dot, arima urratu arte
isiltasunaren ozenez
gure egiak ere haienka bezainbeste
balio dezake

haientzat berria dena ahituta zaigulako
haien hitz politek beti iraintzen gaituztelako

oihu egin nahi......

gurtzen ari diren jainkoetarik inork
ez gaituelako inolaz salbatuko
ulertezin zaien oinazetik
libertade ezatik

Ez fida herraren mirabe denaz.


Maravillas Lamberto eta 1936ko gerran ahaztutako guztiei eskainia:
Ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira? Zein dira oihuka mintzo direnak?

Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan gertatuak

Ikara; bortxaren bigarren izena zein dira ditu gabe datozenak? Gogoan dut orain aspaldiko aholkua: ez fida herraren mirabe denaz

Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan Argaren zilar uretan Iluntzeetan

Ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? Agur ahizpak eta senitarteko guztiak agur lagunak eta jolasten ginen tokia adio ene Larraga maitea 

Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan Erriberako izarretan Nafarroan…

Hemen usten dizuet abesti eder hau, disfrutaau!

Biografia!



1994an Lekunberrin sortua (Nafarroa), BERRI TXARRAK taldeak sei disko eta dokumental bat kaleratu ditu orain artean, etengabeko garapen musikala erakutsiaz. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu jada egun hirukoa den talde honek.
Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez “Rubio” (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra) osatu zuten taldea 2003 urtera arte. Bitarte horretan taldeak lau disko plazaratu zituen, guztiak ere GOR disketxearen abaroan: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak / Ukabilak (2001) eta Libre © (2003). Lehenengo biekin euskal eszenan euren lekutxoa egin bazuten, hirugarrenarekin eta batez ere Libre ©-rekin estatura irten eta prentsa musikalaren oniritzia jaso zituen (Estatuko urteko diskorik onena Rock Sound aldizkariaren erredakzioaren iritziz).
2003an Aitor Orejak taldea utzi eta Berri Txarrak-ek hiruko moduan jarraitzea deliberatu zuen, bere ibilbidean mugarri bihurtuko zen lana grabatzeko asmoz: Jaio.Musika.Hil (GOR, 2005). Karlos Osinagak (Lisabö) Erasoko baserri batean grabatu eta Kansasen (AEB) Ed Rosek nahastua izan zen. Mondosonorok, Entzunek eta bestelako aldizkariek urteko lanik onenen artean kokatu zuten bosgarren lan hau. Disko honekin, hirukoak aurreko urteetan irekitako nazioarteko ildoa sakondu eta soka luzeko bira burutu zuen, hiru urtetan berrehundik gora emanaldi eskaini zituztelarik: Japonia, Taiwan, Nikaragua, Mexiko, AEB… eta Europan barna hainbat tour etorriko ziren, horietako bat Rise Against taldeak gonbidatuta.

Bira erraldoi horretan bizitakoak gordetze aldera, Berri Txarrakek 70 minutuko dokumentala kaleratu zuen, Ibon A. Totorika zinemagilea lagun. Zertarako Amestu rockumental hau GOR-ek kaleratu zuen 2007an eta munduko hainbat zine jaialditan hautatua izan zen, tartean Portobelloko Film Festivala (Londres) edota Gasteizko Zinemastea.
Bira honen ostean Rubio baxulariak taldea utzi eta David Gonzalezek hartu zuen bere tokia. 2008a kantuak ondu eta nazioarteko zenbait agerraldi egiten eman ondoren (Fujirock –Japonia-, Maifest –Zürich-…), 2009ko Apirilean Chicagora jo zuen taldeak, Steve Albini soinu-ingeniariarekin batera seigarren diskoa grabatzeko xedez: Payola. Disko hau Roadrunner Records disketxe ezagunak kaleratuko zuen, 2009ko Irailaren 14an.

Payola, Espainiako disko salduenen zerrendan sartu zen zuzenean (7. tokia), euskarazko talde batek sekula lortu ez duena erdietsiz. Disko honek Berri Txarrak Austin (Texas, AEB) hiriko South by Southwest jaialdira eraman zituen besteak beste.

2010eko Abuztuan Galder Izagirre bateria jotzaileak hartuko zuen Aitorrek utzitako tokia, Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsak) eta David Gonzalezekin batera (baxua), egungo BERRI TXARRAK-en formazioa osatzeko.

martes, 15 de marzo de 2011

Agur Aitor.

Kaixo;

Berri Txarrak-en 16 urtez hainbeste bizipen, ilusio eta kilometro elkarrekin bizitu ostean, erronka eta bide berriak jorratzeko momentua iritsi da.

Inoiz ez dut urte hauetan bizitakoa eta sentitutakoa ahaztuko, ezta 1994.urteko uda hartan guzti hau hasteko genituen arrazoiak ere.

Musika, bizitzan arnasa hartzeko behar dudan gauza da niretzat, hala izan da, eta hala izango da etorkizunean ere, eta horregatik, goiz edo berandu bidean topatuko gara.

Urte guzti hauetan, zuei esker Berri Txarrak-en bizi eta sentitu dudan guztiagatik…eskerrik asko. Zuei, hurbil zaudeten horiei bereziki eta urrun egonda ere etxean banengo bezala sentiarazten didazuen beste horiei ere, mila esker.

Ikusi arte, bihotzez…

Aitor BTX.